FI-Core ikerketa-proiektu bat da, Europar Batasuneko VII. I+G+b Esparru Programakoa, Etorkizuneko Internet garatzeko parte-hartze publiko/pribatuko proiektuaren barruan (Future Internet Public Private Partnership edo FI-PPP).
Zehazki, FI-PPP esparruaren barruan, FI-Core-ren helburua da FI-WARE proiektuan lortutakoarekin jarraitzea. Programa horretan garrantzia handia izan du proiektu horrek, eta kide asko partekatzen dituzte. 2011 eta 2014 bitartean, middleware plataforma irekia garatu zuen, FIWARE izenekoa. Horren bitartez, hainbat aplikazio eta zerbitzu abiaraziko dira, gai hauei buruzkoak: gauzen Interneta, sentsoreen sareak, Open Data edo Smart Cities hiriak, besteak beste.